Zeraingo Museo Etnografikora Bisita Gidatua

Iraupena 40 minutu
Doan
Erreserba- Kultura
- Bisita dinamizatua
Kultur etxean kokatzen den museo etnografikoari Herri Museoa ere deritzo. Museoaren helburu nagusia Zeraindarren bizimodu eta ohituren bilakaera azaltzea da: garai bateko nekazaritza eta artzaintzatik hasi eta, meatzaritza garaitik igarota, gaur egunera arte.Tematika desberdinetan sailkatuta, tresna, altzari, lanabes, dokumentu eta bestelako objektuak biltzen dira. Guzti hauek, herritarrek borondate osoz eskainitako objektuak dira. Hortaz, Zeraingo Herri Museoa herritarroi esker osatu ahal izan dela esan daiteke.
- Publiko guztiak
- Zutikako ikuskizuna
Antolatzailearen kontaktua
Zerain Paisaia Kulturala
Aholkularitza-ordutegia:
Egunero 10:30 - 14:00