Sugar Queen

Blues Hotsak

Soraluzeko Herri Antzokia,
Soraluze
Sugar Queen
2024/11/24
igandea
Ordutegia
arratsaldea
Iraupena 90 min
  • Soul & Blues
  • Emanaldia

Sugar Queen izen artistikoa duen Michele Denise bluesa Europan, Estatu Batuetan eta Asian jotzen duen estatubatuar abeslari eta konpositore moldakorra da. Floridako iparraldean ditu sustraiak, eta horrek azaltzen du gospelarekin eta bluesarekin duen kidetasuna. Bere lehen urteetan piano klasikoa ikasi zuen, gero hegoaldeko elizetan jo ahal izateko. 

2006an Asiara joan zen bizitzera eta Malaysian Deuces Wild blues eta rock klasikoko taldea sortu zuen. Jazz abeslari bezala ere lan egin zuen Yiang Yi Sock pianojolearekin Malaysian. Emanaldietako bokalista izan zen, eta Wang Wei (Rock Rhino) blues & rock artistarekin grabatu zuen izen bereko CDan (Wang Wei), Beijingen. Audioko ingeniari gisa ere ibili zen Chen Yulirekin (2008ko Beijingeko Joko Olinpikoen Irekiera Ekitaldiko musika ekoizpenaren burua).

Sugar Queen Europako blues agertokietan hasi zen 2017an, eta Keb Mo bezalako artisten telonera izan da, arrakasta handiko bira europarrak eginez. 

Bere abestietan narratiba pertsonala eginez, Sugar Queenek afroamerikar sustraiak arakatzen ditu Chicagoko Bluesaren alderdirik gordinena erakutsiz, errepertorioari gospel, soul eta funk ugari gehituz, Koko Taylor edo Willie Maeren ildoan. Gaur egun Herbehereetan bizi da. Michelek berak idatzitako hiru albumekin lortu du nazioarteko arrakasta, eta hiru kontinenteetako jaialdi eta klub askotan jarduna da. Banda bikain batekin dator, Jean Raven gitarrajolea, Arjan van den Oever teklatu jolea, Erwin Huigen baxujolea eta Ralph Adriaansen bateriajolea.

  • Helduak
  • Gazteak
  • Publiko guztiak

Antolatzailearen kontaktua

Errabal Kultur Elkartea
Aholkularitza-ordutegia:
10:00etatik 16:00ak arte

Saioak

Ez dago saio eskuragarririk

Iraganeko saioak

Ordua
19:00
Espazioa
Soraluzeko Herri Antzokia
Plazak
2 Gurpil-aulkien plazak
Irisgarritasuna