Soraluzeko Kultur Gunea

Soraluze (Gipuzkoa)

Deskribapena

Soraluzeko Kultur gunea kultur ondarea zaintzeko, babesteko eta hedatzeko espazioa da. Biltzen dituen zerbitzuak: Udal liburutegia, pubiko guztiei zuzendutako espazioa. Erakusketa-gela, arte-disziplina desberdineko artisten erakusketak ikusgai jartzeko 50m2ko areto ekipatua. 184 lagun antzerki, kontzertu, dantza edo bestelako jardueratan elkartzeko edukiera duen Herri Antzokia. Eta, azkenik, Tolarekua aretoa, 60 lagunentzako edukiera duen aretoa, aurkezpenak, hitzaldiak eta bestelakoak antolatzeko lekua. 

Irisgarritasuna

  • Igogailu egokituak
  • Komun irisgarriak
  • Aparkaleku irisgarria
  • Gurpil-aulkietarako lekuak
  • Hurbileko garraio publiko egokitua

Antolatzailearen kontaktua

Soraluzeko Udala
Aholkularitza-ordutegia:
10:00etatik 14:00ak arte