Arantzazu parketxea

Oñati (Gipuzkoa)
Arantzazu parketxea
Arantzazu parketxea
Arantzazu parketxea

Deskribapena

Arantzazu parketxea Aizkorri-Aratz natura-parkearen bihotzean dago, Oñatiko Arantzazu auzoan, Arantzazuko santutegitik hurbil. Ingurune paregabean dago kokatuta. 

Hiru solairutan banatuta, natura-parkeko osagai aipagarrienak ezagutzera ematen ditu, hala nola, paisaia karstikoak, pago motzak, abeltzaintza guneak… Horretarako, maketa erraldoi bat, tekonolgia berriez hornitutako erakusketa iraunkorra, gela didaktikoak nahiz euskarri interaktiboak daude.

Irisgarritasun-informazioa

  • Interpretazio zentroa irisgarria da mugikortasun murriztua duten pertsonentzat. 
  • Solairu batetik bestera mugitzeko igogailua dago. 
  • Komun egokitua lehen solairuan.
  • Gidari txakurrak, zerbitzu txakurrak eta abisu txakurrak ongi etorriak dira museoan.
  • Harrera egiteko eta jendeari arreta emateko erakusmahaiak gune egokitua du.

Irisgarritasuna

  • Igogailu egokituak
  • Komun irisgarriak
  • Aparkaleku irisgarria

Antolatzailearen kontaktua

Arantzazu Parketxea
Aholkularitza-ordutegia:
Asteazkenetik igandera, 10:00etatik 14:00etara