Makina Erreminta Museoa

Elgoibar (Gipuzkoa)
Makina Erreminta Museoa
Makina Erreminta Museoa

Description

Makina-erremintaren museoa Elgoibarren sortu zen 1998an, herriaren eta Debabarreneko eskualdearen antzinako tradizio industriala eta bertako protagonistak izan ziren gizon-emakumeak gogora ekartzeko.

Museo industrial honek kontzeptu desberdin edo berritu bat eskaintzen die bertaratzen diren bisitariei. Museo “bizia” dela esan daiteke, eta bertan, gure aitzindariek egindako makina-erreminta adierazgarrienak daude: tornu paraleloak, fresatzeko makinak, zulagailuak, arrabotak etab. Guztiak martxan daude eta XX. mende hasierako mekanizazio-tailer bateko giroa zintzoki erreproduzitzen dute.

Accessibility information

  • Sarrerako atean desnibel edo koska txiki bat dago.
  • Museoaren barruko espazioak irisgarriak dira, bai gelak baita pasabideak ere.
  • Erakusketa-ibilbidean argiztapen nahikoa dago.
  • Erakusketariek eta erakusgai dauden obrek altuera egokia dute, eta gurpildun-aulkiak erabiltzen dituzten pertsonentzat ere irisgarriak dira.
  • Gida-txakurren sarrera onartzen da.
  • Bisitak taldearen beharren arabera egokitzen dira.

Accessibility

  • Lavabos accessibles
  • Places d'aparcament adaptades
  • Places disponibles per a cadires de rodes

Organizer contact

Makina Erreminta Museoa
Advisory hours:
10:00etatik 13:00ak arte