Salta al contingut principal
Apropa Cultura

Durangoko Arte eta Historia Museoa

Durango (Bizkaia)

Descripció

Durangoko Arte eta Historia Museoa Etxezarreta jauregian dago. Eraikin hau Durangoko Udalak erosi zuen 1984an, eta 1986an museoaren ateak ireki ziren.

Eraikinaren segurtasuna eta irisgarritasuna bermatzeko 2018an egindako lanen ondoren, museoak bilduma eta banaketa berritu zituen. Hirugarren solairuan, euskal arte garaikidearen bilduma dago, Zumeta, Balerdi, Herrero eta Zubiaurre artisten lanekin, besteak beste. Herriko historiaren aretoa lehen solairuan dago. Bertan, hiribilduaren historia ikus daiteke historiaurretik gaur egunera arte. Beheko solairuan eta bigarren solairuan aldi baterako erakusketa-aretoak daude. Gai artistikoak nahiz historikoak izan daitezke, tokiko izaera alde batera utzi gabe. Azken urteotan Picasso, Chillida, Dalí eta Dürerren erakusketak nabarmendu dira.

Ikusi bideoa: Durangoko Arte eta Historia Museoa 

Informació d'accessibilitat

Gure jardueraren hasieratik, gure gain hartzen dugu irisgarritasun unibertsala lortzeko konpromiso sendoa, gure jardueraren esparru posible guztietan.

  • Museoak arrapalak eta igogailua ditu. Oztopo arkitektonikorik gabeko espazioa da.
  • 2. solairuan bainugela egokituak eta mostradore egokitua ditugu.
  • Hitzaldi-aretoak gurpil-aulkia jartzeko lekua du.
  • Bankuak eta eserleku tolesgarriak ditugu, bisitari guztien atsedena errazteko.
  • Audiogidak ditugu.
  • Bukle magnetikoa daukagu.
  • Museoaren seinaleak irisgarritasun-arauei jarraitzen die eta braille irakurketa du.
  • Baimenduta dago gida- eta laguntza-txakurrak sartzea
  • Interesdunen beharretara eta ezaugarrietara egokitutako bisita gidatuak egiten dira.

Accessibilitat

  • Ascensors adaptats
  • Bucle magnètic
  • Entrada accessible
  • Gos guia
  • Informació en Braille
  • Lavabos accessibles
  • Places d'aparcament adaptades
  • Places disponibles per a cadires de rodes
  • Transport públic adaptat proper
  • Zones de descans /Espai Calma