Txakolin Museoa-Txakolingunea
Descripció
Ikus-entzunezko interaktiboen bitartez Bakioko Txakolinguneak txakolinaren, ardo berezi, bakar eta nortasun handiko honen, ezaugarriak eta ekoizte prozesuaren gora-beheren berri jakiteko bidea eskaintzen digu.
Bertan izanda jakingo dugu azken urteotan aurrekoa aldatzeraino txakolinak berak eta upategiek izen duten historiaz eta garapenaz. Beti ere tradizioarekiko loturak askatu barik eta ohiko ekoizpenak hobetzeko aldera, ekinez eta ahaleginez, teknologia berriek eskaintzen dituzten onurak eta abantailak erabiliz lortu ahal izan du goreneko mailetan onarpena eta izen ona ardo honek. Honekin batera ikusiko dugu zelan, txakolin zuria izan arren ezagunena eta ekoitziena, badirela upategiak txakolin gorria edo "ojo de gallo" deritzona edo beltza egiten dutenak. Txakolinon produkzioa txikiagoa izan arren ez dira zuria baino gutxiago, honen antzera nortasun handikoak eta bereziak baino.
Informació d'accessibilitat
- Taldearen beharrizanak aurretiaz jakinaraztea eskatzen da, bisita ahal bezain beste egokitzeko bakoitzaren beharretara.
- Mugikortasun urriko pertsonentzat egokitutako eraikina.
- Laguntza edo gidari txakurrak museoan ongi etorriak dira.
- Informazio-mostradore irisgarria.
- Furgonetak / Minibusak: Behar bereziak dituzten pertsonekin lan egiten duten erakundeen furgonetek museoko aterarte iritsi ahal dira.
Accessibilitat
- Ascensors adaptats
- Elements tàctils
- Entrada accessible
- Gos guia
- Lavabos accessibles
- Places d'aparcament adaptades
- Places disponibles per a cadires de rodes
- Transport públic adaptat proper