Salta al contingut principal
Apropa Cultura

Euskal Herria Museoa

Gernika-Lumo (Bizkaia)

Descripció

Euskal Herria Museoak 1733.urtean eraikitako Alegria jauregi barrokoan du egoitza. Museoa lau solairutan dago egituratuta: beheko solairuan, Euskal Herriko bizimodua baldintzatzen duen ingurune fisikoa ezagutarazten da; lehenengoan, bilakaera historikoa eta egungo egitura politikoa eragin zuten gertakariak aurkezten dira; bigarrenean berriz, kirola, sinesmenak, dantzak, musika, gastronomia eta hizkuntza bezalako adierazpen kulturalak dira aztergai. Azkenenengo solairua, ganbara, aldibaterako erakusketetara zuzendutako espazioa da.

Informació d'accessibilitat

  • Taldearen beharrizanak aurretiaz jakinaraztea eskatzen da, bisita ahal bezain beste egokitzeko bakoitzaren beharretara.
  • Mugikortasun urriko pertsonekin lan egiten duten erakundeen furgonetek museo barrura sartzeko aukera dute (aurretiaz abisatu).
  • Mugikortasun urriko pertsonentzako sarbide egokitua eraikinaren ezkerreko aldeko burdin-hesian aukituko duzue. Jarraian, eskuineko aldean, Museora sartzeko arrapala nagusia aurkituko duzue.
  • Mugikortasun urriko pertsonentzat egokitutako eraikina. Igogailua bigarren solairuraino soilik dago. Bigarren solairutik hirugarrenera gurpildun aulkientzako jasotzen duen plataforma (automotorrentzako ez dago egokitua).
  • Kanpoko atearen irekiera automatikoa da.
  • Gurpildun aulkian datozen pertsonentzat informazio-mostradore irisgarri bat dugu harreran.
  • Aulki tolesgarriak eskuragai daude harreran.
  • Laguntza edo gidari txakurrak museoan ongi etorriak dira.

Accessibilitat

  • Ascensors adaptats
  • Entrada accessible
  • Gos guia
  • Lavabos accessibles
  • Places disponibles per a cadires de rodes

Contacte de l'organitzador

Museo Euskal Herria
Horaris d'assessorament:
Asteartetik ostiralera 10:00-14:00