Gernikako Bakearen Museoa
Descripció
Gernikako Bakearen Museoa museo tematikoa da eta bakearen kultura eta giza eskubideak ditu gaiak. 1937ko apirilaren 26an izandako Gernikako bonbardaketa du oinarri erakusketa iraunkorrak eta museoaren lan-arlo biak jorratzen ditu, historia eta bakea, zenbait ardatz edo galderen bitartez:
Zer da bakea? | Zer gertatu zen Gernikan bakerik ez zegoen une hartan, Espainiako Gerra Zibilean? | Bizitako bonbardaketa | Zer gertatzen da gaur egun munduan giza eskubideekin?
Gernikako Bakearen Museoaren Fundazioaren helburua bake-kulturaren oinarrizko ideiak eta Gernika-Lumoren historiarekin izan duen eta daukan zerikusia kontserbatu, erakutsi, zabaldu, ikertu eta bisitariak ideiotan heztea da, Gernika-Lumo, Bizkaia eta Euskadi erreferentzia izatea (historiaren eta bakearen arloko beste antolakunde batzuen lanarekin batera) lortze aldera.
Ikasi online
Aztertu erakusketa iraunkorra edozein lekutatik Gernikako Bakearen Museoaren bisita birtualari esker. Online jarduerak eskuragarri. Egin klik hemen.
Informació d'accessibilitat
Informazio orokorra: Sarrerako mostradoreak gune egokitua du. Solairu bakoitzean, atsedenleku bat dago eta besauldi-makila tolesgarriak daude ibilbidean zehar.
Irisgarritasun fisikoa:
- Gela guztiak (gela didaktikoa izan ezik) guztiz irisgarriak dira.
- Museorako sarbidea eskaileren (laguntzeko barandak daude) edo igogailuaren bidez egin daiteke (Artekale kalean dago, bertan adierazita dago kale horretara ematen duen atea zabaltzeko museoko telefonora deitu behar dela).
- Igogailu bat dugu, ikusmen-direktoriarekin eta braillez, baina ez du soinu-adierazpenik.
- Komun irisgarriak daude, baita besaulki-makila tolesgarriak eta gurpil-aukien mailegua ere.
Ikusmen-irisgarritasuna:
- Museoko gela batzuk kontraste gutxi dute.
- Erakusketa iraunkorrak kristalezko paneldun hainbat gela ditu eta horietariko batek kristalezko zorua du, beraz kontrastea ez da nahikoa edo erreflexuak sor daitezke (barandak daude areto honen perímetro osoan).
- Laguntza-txakurrak ongi etorriak dira.
Entzumenerako irisgarritasuna:
- Museoko lehen ikus-entzunezkoaren testu osoaren transkripzioa eskaintzen dugu bideo formatuan hainbat hizkuntzatan (Begoñaren Etxea).
- Beste ikus-entzunezkoak hizkuntza ezberdinetan azpititulatuta daude.
Irisgarritasun intelektuala: Lehen ikus-entzunezkoa erabat ixten da, eta horrek klaustrofobia sentzazioa eragin dezake.
Irakurketa Erraza | Erakusketa iraunkorraren azalpena hemen (gazteleraz bakarrik):
Irisgarritasun-informazio gehiago hemen.
Accessibilitat
- Ascensors adaptats
- Bucle magnètic
- Entrada accessible
- Gos guia
- Lavabos accessibles
- Places disponibles per a cadires de rodes
- Transport públic adaptat proper