Makina Erreminta Museoa
Elgoibar (Gipuzkoa)
Azkue Bailara, 1
20870 Elgoibar
Descripció
Makina-erremintaren museoa Elgoibarren sortu zen 1998an, herriaren eta Debabarreneko eskualdearen antzinako tradizio industriala eta bertako protagonistak izan ziren gizon-emakumeak gogora ekartzeko.
Museo industrial honek kontzeptu desberdin edo berritu bat eskaintzen die bertaratzen diren bisitariei. Museo “bizia” dela esan daiteke, eta bertan, gure aitzindariek egindako makina-erreminta adierazgarrienak daude: tornu paraleloak, fresatzeko makinak, zulagailuak, arrabotak etab. Guztiak martxan daude eta XX. mende hasierako mekanizazio-tailer bateko giroa zintzoki erreproduzitzen dute.
Informació d'accessibilitat
- Sarrerako atean desnibel edo koska txiki bat dago.
- Museoaren barruko espazioak irisgarriak dira, bai gelak baita pasabideak ere.
- Erakusketa-ibilbidean argiztapen nahikoa dago.
- Erakusketariek eta erakusgai dauden obrek altuera egokia dute, eta gurpildun-aulkiak erabiltzen dituzten pertsonentzat ere irisgarriak dira.
- Gida-txakurren sarrera onartzen da.
- Bisitak taldearen beharren arabera egokitzen dira.
Accessibilitat
- Lavabos accessibles
- Places d'aparcament adaptades
- Places disponibles per a cadires de rodes