Kursaal Kongresu Jauregia
Descripció
Centro Kursaal – Kursaal Elkargunea S.A. interes handiko ekitaldiak eta kalitate handiko jarduera kulturalak egiteko kongresu jauregia eta auditorioa da, eta ondorengo helburuak dituen tresna gisa erabiltzen da:
- Donostiaren eta Gipuzkoaren aberastasuna eta irudia indartzea, inguruari ekonomikoki eta ezagutza aldetik balio erantsia emango dioten pertsonak erakartzeko jarduerak sortuz.
- Bere baitan ekitaldiak hartzea eta sustatzea, hiritar guztien hurbilketa eta gozamena suspertuz.Pertsonak eta eraikin deigarria hartzen ditu oinarri, eta tartean dauden beste erakunde eta instituzio batzuekin lankidetzan aritzen da, betiere, enpresa eraginkortasunerako irizpideak eta gizarte erantzukizun korporatiboa erabiliz.
Informació d'accessibilitat
MMP-tzako aparkalekuak
- Entzunaretotik gertu, mugikortasun murriztua duten pertsonentzako plaza erreserbatuak daude.
- Aparkatzeko txartel urdin europarra dutenek kalean MMP-tzat erreserbatutako plazak erabil ditzakete, doan, 24 orduz.
- TAO zonan ere aparka dezakete, 2 tarifa ordaintzearen truke.
- Informazio gehiagorako, kontsultatu kaleko MMP-tzako plazei eta txartel urdinari buruzko fitxa: Mugikortasun Murriztua duten pertsonentzako lekuak kalean.
- Gertu, aparkaleku publikoak daude: Okendo, Boulevard eta Kursaal.
- Aparkaleku publikoetan, MMP-tzako plazak daude, ordainpean.
Sarbidea
- Kursaalek 4 sarrera ditu zero kotan.
- Gidaridun ate automatikoak eta eskuzko ateak > 90 zentimetroko igarobide librearekin.
- Igogailua dago.
Informazio-gunea
- Eraikinaren kanpoan leihatila bat dago, baina erakusmahaia ez dago prestatuta gurpil-aulkian doazenentzat.
- Barruko informazio-guneak prestatuta daude gurpil-aulkian doazenentzat.
Komun egokituak
- Auditorioaren 2. solairuan komun egokituak daude. Eta kamera-gelan ere, beheko solairuan.
- Ateak 90cm-ko igarobide librea du.
- Biraketa-erradioa 1,50 metrokoa da.
- Komunetan bi barra daude, bata finkoa eta bestea eraisgarria.
Barruko zirkulazioa
- Entzunaretoa prestatuta dago gurpil-aulkian doazenek barrutik era horizontal eta bertikalean zirkulatzeko.
- Zoladura gogorra eta ez-labaingarria.
- Igogailua dauka.
Igogailua
- Erakusmahaia prestatuta dago gurpil-aulkian doazenentzat.
- 1,40m x 1,20m neurtzen ditu.
- Ateak 0,90m-ko igarobide librea du.
- Igogailuaren barruko botoiak braillen eta goi-erliebean daude, eta ahotsezko abisuak ematen ditu.
Zaindegi-zerbitzua
- Entzunaretoak arropazaindegia du.
- Sarrera 0 kotan eta pasabideko zabalera librea < 1,20m.
- Nahiko ondo argiztatuta dago.
Laguntza-txakurrak
Laguntza-txakurrak gogo onez eta inolako kosturik gabe onartzen dira (gida-txakurrak; alerta medikokoak; gorren, autisten eta mugikortasun murriztua duten pertsonen laguntza-txakurrak, etab.), ahalmen urriko pertsonentzako laguntza-txakurrei buruzko ekainaren 29ko 10/2007 LEGEAREN arabera.
Eskuragarri hemen: www--irekia--euskadi--eus.insuit.net
Irisgarritasun fisikoa
- Entzunaretoko sarbide guztiak eta eraikina prestatuta daude mugikortasun murriztua duten pertsonentzat.
- Barrutia prestatuta dago gurpil-aulkian doazenek barrutik zirkulatzeko.
- Auditorioak gurpil-aulkia maileguan eskaintzen du.
- Auditorioan eta kamera-gelan plaza erreserbatuak daude gurpil-aulkian doazenentzat.
- Hain zuzen, auditorioaren 17. lerroan 12 eserleku daude. (Eserleku gehiago behar izanez gero, Kursaalekin harremanetan jarri: kursaal@kursaal.eus).
- Kamera Gelan, berriz, 1. eta 9. lerroetan daude.
Ikusmen-irisgarritasuna
- Igogailuaren barruko botoiak goi-erliebean eta braillen daude, eta ahotsezko abisuak ematen ditu.
- Seinaleak braillen eta goi-erliebean daude.
- Atondoan, plano / mapa bat braillen eta erliebean dago.
- Protokoloari jarraikiz, aretoko langileek eserlekuetaraino lagundu behar diete itsuei eta ikusmen urriko pertsonei.
Erne! Aurretiaz eskatzea gomendatzen da.
Entzumen-irisgarritasuna
- Auditorioa ez dago indukzio magnetikoko begiztaz eta soinudun anplifikadorez hornituta.
- Leihatila begizta magnetikoz hornituta dago.
- Ikuskizunaren arabera, baliteke azpitituluak izatea. Biltzar edo hitzaldiak, aldibereko itzulpenaz gain, hartzailearentzako begizta magnetikoz hornituta egoten dira.
Accessibilitat
- Ascensors adaptats
- Lavabos accessibles
- Places d'aparcament adaptades
- Places disponibles per a cadires de rodes
- Transport públic adaptat proper