Salta al contingut principal
Apropa Cultura

Chillida Leku

Hernani (Gipuzkoa)

Descripció

Chillida Leku museo berdingabea da, artelan handi gisa sortua. Bertan, arteak eta naturak euren kabuz egiten dute bat, modu naturalean. Eskulturak paisaiarekin bat egiten dute, betitik izango balira bezala haren parte. Lorategian, pagoak, haritzak eta magnoliak altzairuzko eta granitozko eskultura monumentalekin batera bizi dira, elkarrekin; ingurumenarekin elkarrizketa perfektua izateko moduan kokatuta daude eskulturak.

Informació d'accessibilitat

Garraio publikoa: 

  • Garraio publiko egokituan bertara daiteke. 
  • Lurraldebus hiriarteko autobus-sarearen BU05 linea museotik 50m-ra gertu geratzen da. Autobus geldieratik museora iristeko errepide azpiko ibilbidea erabili behar da, eskailera edo ranparen bitartez.
  • Oinezkoen ibilbideak prestatuta daude gurpil-aulkian doazenentzat, autobus- geralekuen eta museoaren artean.

MMP-tzako aparkalekuak:

  • Museoak aparkaleku pribatua du eta 3 plaza erreserbatu ditu mugikortasun murriztua dute pertsonentzat. 

Sarbidea:

  • Mugikortasun mugatuko pertsonentzat egokitutako sarbidea du.

Komun egokituak 

Barruko zirkulazioa:

  • Museoaren ibilbidea prestatuta dago gurpil-aulkian doazenentzat. (Erne, arrapalek %7-ko malda dute)  
  • Baserriaren 1go solairura igotzeko eskailerak eta jasogailua daude.

Laguntza-txakurrak gogo onez eta inolako kosturik gabe onartzen dira (gida-txakurrak; alerta medikokoak; gorren, autisten eta mugikortasun murriztua duten pertsonen laguntza-txakurrak, etab.), ahalmen urriko pertsonentzako laguntza-txakurrei buruzko ekainaren 29ko 10/2007 LEGEAREN arabera.

Ikusmen-irisgarritasuna:

  • Lorategiko eskulturak uki daitezke eta batzuetara sartzeko aukera ere badago. 

 

Accessibilitat

  • Ascensors adaptats
  • Lavabos accessibles
  • Places d'aparcament adaptades
  • Places disponibles per a cadires de rodes
  • Transport públic adaptat proper

Contacte de l'organitzador

Chillida Leku
Horaris d'assessorament:
Astelehenetik ostiralera arte: 10:00-14:00