Salta al contingut principal
Apropa Cultura

Zumalakarregi Museoa

Ormaiztegi (Gipuzkoa)
Zumalakarregi Museoa
Zumalakarregi Museoa

Descripció

Zumalakarregi Museoa Euskal Herriko XIX. mendeko ezagutza eta gozamenerako erreferentziazko ikerketa eta dibulgazio zentroa da. Gure oraina ulertzeko gakoak proposatzen ditu XIX. mendera dinamikoki biadaituz, haren aldaketa sozial, kultural, ekonomiko eta politikoetara hurbilduz eta mundu garaikidearen hasiera izanik.

Erakusketa iraunkorraren bidez, XIX. mendea aurkezten da, oro har, Tomas eta Miguel Antonio Zumalakarregi anaien biografiak, militar karlista eta politikari liberala hurrenez hurren, Antzinako Erregimenetik Liberalismorako trantsizio zail eta bortitza, Frantziako Iraultza eta Gerra Karlisten hasiera eta ondorioen zergatia.

Bestalde, aldi baterako erakusketak egiten dira gure historia garaikideko hainbat gertakariren inguruan, jarduera-programa kultural zabalago baten barruan; besteak beste, tailerrek, hitzaldiek, solasaldiek eta ibilaldiek osatzen dute programa hori.

Informació d'accessibilitat

  • Mugikortasun urriko pertsonentzat egokitutako eraikina
  • Kanpoko atearen irekiera automátikoa da
  • Informazio-mostradore irisgarri bat dugu
  • Laguntza teknikoak: lupa handigarriak
  • Laguntza-txakurrak sar daitezke
  • Harrera-mahaian gurpil-aulkiak ditugu
  • Begizta magnetikoa harreran eta informazio-mahaian, eta banakako begizta magnetikoen zerbitzua audifonoak erabiltzen dituzten pertsonentzat.
  • Museotik 600 metrora dagoen Ormaiztegiko trenzubiaren ukipen maketa irisgarria dago museoko sarreran. Brailleko testuak, audiodeskribapena, makrokarakterreko testuak eta irakurketa erraza ditu. Zeinu-mintzairako ikus-entzunezko bat ere badu. 

 

Ekipamenduaren webguneko irisgarritasunaren atalera esteka.

(https://www.zumalakarregimuseoa.eus/eu/irisgarritasuna)

Accessibilitat

  • Bucle magnètic
  • Lavabos accessibles
  • Places d'aparcament adaptades
  • Places disponibles per a cadires de rodes
  • Transport públic adaptat proper