Museum Cemento Rezola
Descripció
Museum Cemento Rezola espazio paregabea da, 2000. urtean sortua Donostiako Añorga auzoan, zementua zer den, zer bilakaera izan duen eta material horrek azken mendean gizartearen garapenean izan duen garrantzia ezagutarazteko, bai eta gaur egun eta etorkizunean hiri jasangarriagoak sortzeko eman ditzakeen irtenbide berritzaileak ezagutzera emateko ere. Museoa oso leku berezian kokatzen da, 1935ean fabrikak langileen seme - alabentzat eraiki zuen eskola zaharrean.
Museoko aldi baterako erakusketetan arkitektura, arte, ingeniaritza edo diseinu proiektu zoragarri eta harrigarriak izango dira ikusgai.
Museoak, halaber, tokiko ondare materiala eta immateriala kontserbatzea eta balioestea sustatzen du, ondare arloko sentsibilizaziorako eta hezkuntzarako baliabide aktibo gisa.
Museum Cemento Rezolak, gainera, gizarteko hainbat talderentzako jarduerak eskaintzen ditu, kulturarako sarbide unibertsala emateko helburuarekin.
Informació d'accessibilitat
Museum Cemento Rezolak pertsona guztiei sarbidea bermatzeko lan egiten du:
- Erakusketa iraunkorreko aretoetan eta aldi baterakoetan sartzea eta zirkulatzea irisgarria da.
- Museoak, bukle magnetikoa du harrera mahaian. Bisita gidatuaren kalitatea hobetzeko harreran eskatu daiteke banakako bukle magnetikoa.
- Ikusmen-desgaitasuna duen bisitariak museoa bisitatzea errazten duten elementuak dituen kit bat dugu
- Ukimen-baliabideak daude erakusketa iraunkorrean.
- Laguntza-txakurrak sar daitezke.
Accessibilitat
- Bucle magnètic
- Places disponibles per a cadires de rodes
- Transport públic adaptat proper